ZIRROSIA

Zirrosia gibeleko orbain multzo bat da. Ehun horrek ezin du egin gibeleko ehun osasuntsuak egiten duena: proteinak ekoiztea, infekzioei aurre egiten laguntzea, odola garbitzea, elikagaiak digeritzen laguntzea eta energia biltegiratzea.

KAUSAK

Orbain-ehuna lesio edo gaixotasun luzeen ondorioz sortzen da. Alkolismoa edo hepatits adibidez.

SINTOMAK

– Ubeldurak edo hematomak sortzea, sudurra odolustea.
– Sabelaldea edo hanken hantura
– Botikekiko sentsibilitate gehigarria
– Gibelean sartzen den zainaren presioa handitzea
– Zain dilatatuak hestegorrian eta urdailean, ustekabean odol-jarioa kausa dezaketenak
– Giltzurrun-gutxiegitasuna
– Ikterizia
– Azkura handia
– Behazun kalkuluak

TRATAMENDUA

Ezerk ez du ehun gaixotasuna desagerraraziko, baina kausa tratatzeak gaixotasunak okerrera egitea ekidin dezake. Orbain-ehun gehiegi eratzen bada, agian gibel-transplantea egin beharko da.