TUBERKULOSIA

Bakterio-infekzio bat da non nagusiki birikei erasotzen dion, baina gorputzeko beste atal batzuk ere kaltetu ditzake. Biriketako tuberkulosia airetik kutxatzen da:  eztul egitean, doministiku egitean  edo hitz egitean.

KAUSAK

Tuberkulosia (TB) Mycobacterium tuberculosis izeneko germen batek eraginda sortzen da.

SINTOMAK

– Bularreko mina.
– Eztula odolarekin edo esputorekin (biriken hondotik ateratzen den flema)
– Ahultasuna edo nekea
– Pisua galtzea
– Goserik ez izatea
– Hotzikarak
– Sukarra
– Gaueko izerdiak

TRATAMENDUA

Tratamenduaren helburua tuberkulosiaren bakterioari aurre egiten dioten medikamentuekin infekzioa sendatzea da.