KOLITIS

Kolitis ultzeratiboa ondestea eta kolona estaltzen dituen mintzean hantura eta ultzerak eragiten dituen gaixotasuna da.
Edozein adinetan ager daiteke, baina 15 eta 30 urte bitartean hasten da. Hereditarioa izan ohi da.

KAUSAK

Ez dago kausa zehatzik baina askotan genetikaren menpe agertzen da.

SINTOMAK

– Sabeleko mina
– Beherakoa odolarekin
– Anemia
– Neke larria
– Pisua galtzea
– Gosea galtzea
– Ondesteko odoljarioa
– Zauriak azalean
– Mina artikulazioetan
– Hazkuntza-arazoak haurrengan

TRATAMENDUA

Medikuek odol probak, gorozkien probak, kolonoskopia eta irudi probak erabiltzen dituzte diagnostikatzeko. Hainbat medikamentu motak kontrola dezakete. Kasu larrietan kolona kendu behar da.