HIPERTENTSIOA

Presio arteriala, arterietako hromen kontra odolak egiten duen indarra da. . Presio arterial altua (hipertentsioa ere deitua) odola arterietatik normalean baino presio altuago batekin igarotzen denean gertatzen da. Presio arteriala luzaroan mantentzen denean, bihotzak indar handiagoz ponpatu behar du eta gehiegi lan egiten du, eta horrek osasun-arazo larriak eragin ditzake, hala nola bihotz-erasoa, garuneko hodietako istripua, bihotz-gutxiegitasuna edota giltzurrun-gutxiegitasuna.

KAUSAK

Bi mota daude kausaren arabera:
Hipertentsio primarioa: honela deitzen da kausa ezagunik ez dagoenean. Hau da hipertentsio mota ohikoena. Ziur asko, bizimoduaren, ingurunearen eta zahartu ahala gorputza nola aldatzen denaren eragina da.
Hipertentsio sekundarioa: presio arterial altua osasun-arazo batek edo sendagai batek eragiten duenean. Adibidez:
   – Giltzurruneko arazoak
   – Loaren apnea
   – Tiroideen edo giltzurrunaz gaindiko guruinen arazoak
   – Sendagai batzuk

SINTOMAK

Presio arterial altua duten pertsona gehienek ez dute sintomarik. Horregatik, garrantzitsua da presio arteriala erregulartasunez kontrolatzea.

TRATAMENDUA

Tratamendu gisa, bihotzeko bizimodu osasungarri batera aldatzea da (dieta eta kirola eginez), eta, batzuetan, sendagaiak ere erabiltzen dira.