HEPATITIS

Hepatitisa gibelaren hantura da. Hanturak eta kalteak organo horren funtzionamenduan eragin dezake. Hepatitisa infekzio akutua (epe laburrera) edo infekzio kronikoa (epe luzera) izan daiteke.

KAUSAK

– Hepatitis birala da motarik ohikoena. A, B, C, D eta E hepatitisaren birusen ondorioz
– Alkohol gehiegi kontsumitzeak eragiten du hepatitis alkoholikoa
– Hepatitis toxikoa pozoi, produktu kimiko, sendagai edo gehigarri batzuek eragin dezakete
– Hepatitis autoimmunean immunitate-sistemak berak gibela erasotzen du eta kronikoa da. Ez dakizkigu kausak, baina genetikak eta inguruak eragina izan ditzakete

SINTOMAK

Batzuetan ez dira sintomarik agertzen, baina hauek dira ohikoenak:
– Sukarra
– Nekea
– Gosea galtzea
– Goragalea eta/edo gorakoak
– Sabeleko mina
– Gernu iluna
– Buztin-koloreko gorozkiak
– Mina artikulazioetan
– Ikterizia (azalaren eta begien kolorazio horixka)

TRATAMENDUA

Hepatitisaren tratamendua zer motatakoa den eta akutua edo kronikoa den araberakoa da. Hepatitis biral akutua berez desagertzen da askotan. Hainbat medikamentu daude hepatitis mota kronikoak tratatzeko. Beste tratamendu batzuk kirurgia eta beste prozedura mediko batzuk izan daitezke. Hepatitis kronikoak gibeleko gutxiegitasuna edo gibeleko minbizia eragiten badu, baliteke gibel-transplantea behar izatea.