GANGRENA

Gangrena gorputzeko ehunen heriotza da. Odol-hornidura gorputzaren zati batera iristen ez denean gertatzen da. Gangrena gorputzaren azalean gerta daiteke, larruazalean edo gorputzaren barruan, muskuluetan edo organoetan bezala.

KAUSAK

– Lesio larriak
– Odolaren zirkulazioarekin arazoak izatea, hala nola aterosklerosia eta gaixotasun arterial periferikoa.
– Diabetesa

SINTOMAK

Larruazalean:
– Urdin edo beltz koloreko orbanak
– Mina
– Hoztea
– Usain txarreko ultzerak.
Gangrena barnekoa bada:
– Sukarra
– Ondoeza
– Ingurua handituta eta minduta egongo da.

TRATAMENDUA

Gangrena arazo larria da. Premiazko arreta behar du. Tratamenduaren barruan zirurgia, antibiotikoak eta oxigeno-terapia sartzen dira. Kasu larrietan, anputazioa beharrezkoa izan daiteke.