ENDOKARDITIS

Endokarditisa bihotzeko barne-mintzaren hantura bat da. Endokarditis bakterianoak bihotzeko balbulak kaltetu ditzake. Tratatu ezean, pazientearen bizitza mehatxatu dezake. Arraroa da bihotz osasuntsuetan.

KAUSAK

Mota ohikoena, endokarditis bakterianoa da eta bakterioa bihotzera sartzean gertatzen da. Bakterio hauek odolean zehar bidaiatzen dute gorputzaren beste alde batetik, sarritan, ahotik.

SINTOMAK

Sintomak aldatu egiten dira pertsonatik pertsonara, eta denborarekin ere alda daitezke. Honako hauek izan daitezke:
– Sukarra
– Aire falta
– Likidoa pilatzea besoetan edo hanketan
– Orban gorri txikiak azalean
– Pisua galtzea.

TRATAMENDUA

Tratamendua goiz aplikatzen bada konplikazioak saihesten lagun dezake. Tratamenduak antibiotiko dosi handiak izan ohi ditu. Bihotzeko balbularen bat hondatzen bada, baliteke zirugia behar izatea.