DIABETESA

Diabetesak adierazten du glukosa maila oso altua dela odolean. Denborarekin, odoleko glukosa maila altuek arazo larriak eragin ditzakete bihotzean, begietan, giltzurrunetan, nerbioetan, entzietan eta hortzetan. 1 motako diabetesa maizago gertatzen da haur eta heldu gazteen artean, baina edozein adinetan ager daiteke.

KAUSAK

1 motako diabetesean, pankreak ez du intsulinarik sortzen. Intsulina hormona bat da, glukosa zeluletan sartzea laguntzen duena, energia emateko. Intsulinarik gabe, odolean glukosa gehiegi dago.

SINTOMAK

– Egarri handia
– Txiza maiz egitea
– Gose edo neke handia sentitzea
– Pisua galtzea, itxurazko arrazoirik gabe
– Zaurien sendatze mantsoa
– Azal lehorra eta azkura
– Ukimena galtzea edo inurridura oinetan
– Ikuspegi lausoa

TRATAMENDUA

Bizitza osoan zehar instulina hartzea izango da tratamendu bakarra.