KORONABIRUSA

2019ko koronabirusaren gaixotasuna (COVID-19) mundu osoan zabaldu den birus berri batek eragiten du. Uste da batez ere pertsonatik pertsonarako hurbileko kontaktuaren bidez hedatzen dela.

KAUSAK

Koronabirusak ohikoak dira animalia espezie batzuetan, hala nola abereak eta gameluak. Animaliek gizakiei koronabirusa transmititzea ohikoa ez den arren, andui berri hau saguzarretatik datorrela uste da. Hala ere, ez dago argi nola zabaldu zen birusa gizakiengana.

SINTOMAK

– Sukarra
– Eztula
– Arnasa hartzeko zailtasuna
– Giharretako mina
– Buruko mina
– Dastamenaren edo usaimenaren zentzua galtzea
– Eztarriko mina
– Kongestioa edo sudur-jariaketa
– Goragalea eta gorakoak
– Beherakoa
Hala ere, sintomak aldatu egin daitezke eta kasu batzuetan larritu.

TRATAMENDUA

Ez dago tratamendu espezifikorik, kasurik larrienak arnasgailuekin eta sendagai batzuekin tratatzen dira. Pixkanaka-pixkanaka, mundu osoan ari dira txertoa zabaltzen, espero dezagun, funtzionatzea.