BIRIKETAKO ENBOLIA

Biriketako enbolia biriketako arteria baten bat-bateko blokeoa da. Biriketako enbolia koadro serioa da eta eragin larriak kausa ditzake.
Hilgarria izan daiteke, bereziki koagulo handia bada edo koagulu asko badaude.

KAUSAK

Arrazoi nagusia odol-koagulo bat izaten da, odol-uharretik biriketara bidaiatzen duelarik. Koaguloa zainetako tronbosi sakon bat izaten ohi da, koagulu bat hankan. Kasu bakanetan, aire-burbuilek, koipe zatiek edo tumore baten zatiek birika-arteria blokeatu eta biriketako enbolia eragin dezakete.

SINTOMAK

– Arnasa falta
– Arnasketa azkarra
– Bularreko mina edo ondoeza, eztul edo arnasa sakon hartzean oro har okerrera egiten duena.
– Bihotz-maiztasuna handitzea
– Eztul egitean odola ateratzea
– Presio arterial oso baxua, zorabioak edo konortea galtzea

TRATAMENDUA

Biriketako enboliak tratamendu mediko urgentea behar du. Tratamenduaren helburua da koaguluak apurtzea eta koagulu berriak sortzea saihestea. Sendagai ezberdinen edota interbentzio-medikuen bidez.