ASMA

Asma gaixotasun kronikoa da, eta arnasbideei eragiten die. Arnasbideak airea biriketara eta biriketatik kanpora eramaten duten hodiak dira. Asma-eraso batean, arnasbideetako barruko hormak estutu egiten dira, eta, horrela, biriketara aire gutxiago heltzen da.

KAUSAK

Ez da zehaztu asmaren arrazoi zehatza. Zientzialariek eta ikertzaileek uste dute genetika- eta ingurumen-arrazoiek asma eragiten dutela. Gauza askok areagotu dezakete asma, besteak beste:
  – Alergiak
  – Infekzio biralak (hotzeria, adibidez)
  – Tabakoa
  – Aire hotza
  – Ariketa fisikoa

SINTOMAK

– Txistu bidezko arnasketa (sibilantziak)
– Eztula, goizean goiz edo gauean bereziki
– Presioa bularrean
– Arnasa hartzeko zailtasuna

TRATAMENDUA

Asma bi medikamentu motarekin tratatzen da: arindu azkarrerako botikak sintomak gelditzeko eta epe luzeko kontrolerako botikak sintomak prebenitzeko.