ANEMIA

Odolak ez duenean oxigeno nahikorik garraiatzen gainerako gorputzera ematen da. Anemiaren kausa ohikoena burdina nahikorik ez izatea da. Gorputzak mineral hau behar du hemoglobina sortzeko. Hemoglobina burdinan aberatsa den proteina bat da, odolari bere kolore gorria ematen diona eta oxigenoa biriketatik gorputzera garraiatzen duena.

KAUSAK

Anemiaren hiru arrazoi nagusiak hauek dira: odola galtzea, globulu gorririk ez sortzea edota hauek abiadura handian suntsitzea.                        Anemia eragin dezaketen arazo medikoak honako hauek izan daitezke:
   – Hileroko aldi oso ugariak
   – Haurdunaldia
   – Ultzerak
   – Koloneko polipoak edo koloneko minbizia
   – Herentziazko nahasmenduak
   – Nahikoa burdina, azido folikoa edo B 12 bitamina ez duen dieta hartzea.

SINTOMAK

– Ahul sentitzea
– Hotza izatea
– Zorabiatuta eta haserre egotea
– Arnasa hartzeko zailtasuna sentitzea
– Buruko mina

TRATAMENDUA

Anemia motaren araberakoa da.